XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

hautatu bideari lotu gatzaizkio, hots, trigrafoa bakantzera (/cqu/ = /k/) jo dugu.

Puntuazioak zeregin gehiago eman digu, ordea, besteak beste Lardizabalek komak adiztun edozein perpaus-zati bereizteko erabiltzen baititu, eta puntu eta koma eta bi puntuak gurea ez den era batez: ahaleginean gaurko erara jarri dugu, baina zalantzazkoetan beti zegoen bezala uztea hobetsiaz.

Hitz loturak ere gaurko erara (hots, ez daki berak ezdaki dakarrenean, batez ere, berak batezere dioenean, baina etzion dagoen bezala utziaz);

salbuespen batekin, marratxoei dagokienez: izen propioetan kendu ditugu zalantzarik ez zegoela iruditu zaigun oro (Siria-ko ampgt; Siriako), baina ezezagunagoen lehendabiziko agerraldietan bederen gordeaz, batez ere bukaera zalantzazkoa dutenetan, eta beti -r-z amaitzen direnetan (Eleazar-ek);

alderantziz, hitz konposatuetan mantendu ditugu hitzarekiko Ladizabalen jarreraren berri ematen baitigu, salbu eta aditz konposatuetan non marratxoa TZB-n sistematikoa zen, eta egun-senti bezalako kasu nabarietan.

Era berean, ezelan batu gabe zegoena halaxe utzi ohi dugu, -gabe eta -gabeko izan ezik, ohizkoenetan bederen.

Izen propioak, hauek ere gaurko grafian ezartzen saiatu garela esan beharra dago;

ohizko euskal Testamentuetara jo dugu gure aukerak egiaztatzeko eta arazo gehien eman diguten kontuetan, amplt;gampgt; eta amplt;champgt;-arenetan alegia, Duvoisinen itzalpean jarri gara ia salbuespenik gabe, erizpide bakar bati jarraitzea hobea delakoan.

Errata edo zalantzazko irakurketa zegoen guztietan eskuizkribura jo dugu eta bertako irakurketari, noski, lehentasuna eman diogu, oharrean aldaketaren kontu emanez (esk. [= eskuizkribua], lib. [= 1855eko edizioa] laburdurak erabiliaz);

tamalez, bere irakurketak ez dira 1855eko ediziokoak baino hobeak eskuarki, oso gutxitan hiruzpalau istilutsu barne, zorionez izan ezik.

Irakurleak barkatu ahalko al digu, liburuaren handia ikusita, noizean behin liburuko lekukotasuna bakarrik erabiltzea, hutsak (edo hortakotzat jo ditugunak, bederen) (...)